Otxandorena eta Mitxeo Euskal Jai Erremonte Fundazioaren binakako finalean izanen dira

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 20a, 13:00
David Mitxeok eta Eloy Otxandorena doneztebarrek menpen hartu zituzten finalaurrekoan Ion eta Jon Sagaseta iruritarra eta finalean izanen dira.

Uterga eta Leatxe menperatu zituzten Zeberio II.a eta Barricart izanen dituzte arerio azaroaren 25ean Agoitzen

Euskal Jai Berri erremonte Fundazioak eta E•remonte enpresak antolatutako binakako erremonte txapelketako finala jokatuko duten bi bikoteak erabaki dira asteburu honetan Agoitzen. Eloy Otxandorena eta David Mitxeo doneztebarrek Zeberio II.a eta Barricart izanen dituzte arerio Agoitzen azaroaren 25eko finalean.

Ortziralean jokatutako final laurdenetako partidetan Zeberio II.ak eta Barricart-ek 35-21 menpean hartu zituzten Xuban Iturregi iruritarra eta Otano eta bertze horrenbertze egin zuten Eloi Otxandorena eta David Mitxeo doneztebarrak Matxin III.a eta Aimar Saldias oiztarraren kontrako partidan 35-32 irabazita.

Larunbateko finalerdietan, berriz, Zeberio II.ak eta Barricartek 35-29 irabazi zieten Xanti Uterga doneztebarrari eta Markel Leatxe donamariarrari eta Otxandorenak eta Mitxeok 26 tantotan utzi zituzten Jon Sagaseta iruritarra eta Ion.

Barricart eta Zeberio II.a ere finalean izanen dira, finalerdian Markel Leatxe donamariatarrari eta Xanti Uterga doneztebarrari irabazi ondotik.

Beraz, azaroaren 25ean, larunbatean 19:30ean hasiko den jaialdian jokatuko dute finala Agoitzen Zeberio II.ak eta Barricart-ek, Eloy Otxandorena eta David Mitxeo doneztebarren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun