Euskal Jai Berri erremonte Fundazioaren binakako txapelketa gaur hasiko da

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 17a, 14:00
Agoitzen jokatuko dute txapelketa osoa. Gaur eta bihar jokatuko dituzte final laurdenetako eta finalerdietako partida eta azaroaren 25ean finala.

Sei bikote lehiatuko dira Agoitzen eta azaroaren 25ean jokatuko dute finala

Euskal Jai Berri erremonte Fundazioak eta E•remonte enpresak antolatutako binakako erremonte txapelketa asteburu honetan abiatuko da, sei bikoterekin. Hiru eguneko konpetizioa izanen da, bi lehenak gaur eta bihar. Partida guziak Agoitzen jokatuko dituzte.

Final laurdenetako partidetan kuadroko A multzoan gaur 19:30ean hasiota jokatuko dute  Zeberio II.ak eta Barricart-ek Xuban Iturregi iruritarraren eta Otanoren kontra eta B multzoan, Matxin III.ak eta Aimar Saldias oiztarrak, Eloi Otxandorena eta David Mitxeo doneztebarren kontra.

Finalerdiak bihar jokatuko dituzte ordu berean. A multzoko final laurdenetako partidaren irabazlearen esperoan izanen dira Xanti Uterga doneztebarra eta Markel Leatxe donamariatarra eta B multzoko irabazlearen esperoan Jon Sagaseta iruritarra eta Ion. Finalerdietako irabazleek azaroaren 25ean jokatuko dute finala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun