Espainiako judo txapelketara sailkatu da Gaxuxa Zelaieta judoka legasarra

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 16a, 20:00
Asteburuan jokatu zuten Espainia iparraldeko sektoreko txapelketa. Beheko ilaran eskuinetik hasita bigarrena da Gaxuxa Zelaieta.

Berriz ere maila bikainean dagoela erakutsi du Gaxuxa Zelaieta Eulate judoka legasarrak. Asteburuan Espainia Iparraldeko sektoreko 57 kiloz azpiko senior kategorian lehiatu da, eta bigarren postua lortuta, Espainiako txapelketara sailkatzea lortu du. Iruñean izanen du Espainiako txapelketa abenduaren 2an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun