Gizonezkoetan, Joseba Elizagoien Arrutik 01.09.05eko denboran osatu zuen Behobia eta Donostia lotzen dituen 20 kilometroko lasterketa. Sailkapen orokorrean, 63. helmugaratu zen Elizagoien. Bere ondotik, Eneko Aizagirre Lasarte leitzarra izan zen eskualdeko lasterkarien artean bigarren denborarik hoberena egin zuena (01.11.04) eta hirugarrena Gwendal Larque Sanjurjo beratarra (01.11.26).
Emakumezkoetan, Idoia Maritxalar Errandonea lesakarrak 01.32.48ko denbora behar izan zuen lasterketa osatzeko eta sailkapen orokorrean, 4.081. egin zuen. Irene Matxiarena Aldalurrek, berriz, 01.45.17ko denbora egin zuen eta Ane Garro Hernandorena leitzarrak 01.45.22koa. Hiru horiek osatu zuten eskualdeko emakumezkoen podiuma.
Oharra: Sakelakoan beheko taula osorik ikusteko, paratu horizontalean. Bilaketa herriaren, denboraren, lasterkariaren izen abizenen, kategoriaren... arabera egin daiteke, beltzez ageri diren hitzetan klikatuta.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!