Gaur da azkeneko eguna Errigorako saskia eskatzeko

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 8a, 20:30

Gaur, azaroak 9, Errigorako saskiaren eskaera egiteko epea bukatuko da. Aurten, egitasmoa abiatu zeneko 10. urteurrena dela eta, saski bakarra eskaintzen dute 23 ekoizleren 9 produktu ekologiko eta konbentzionalekin osatua, 50 euroren truke. Kontuan hartu diru horren % 25 Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzarako bideratuko dutela.

Nola egiten da saskien eskaera

 
Eskaera egitean saskiak biltzeko gune bat aukeratu behar da. Ehunka banaketa-gune daude aukeran, 200 herri baino gehiagotan banatuta. Gune bakoitzak saskiak biltzeko egun eta ordutegi zehatzak ditu, eskaera egiterakoan jasotzen den mezuan zehazten da.
 

Ordainketa egiteko bi aukera daude: alde batetik online, kreditu txartela edo Bizum bidez ordainketa aurretik egina uzten ahal da, baina, nahiago bada, saskiak biltzean eskudirutan ordaintzea ere posible da. Hori bai, diru kopuru zehatza eramatea gomendatzen dute, badaezpada.

Ordainketa metodoa aukeratu ondotik, eskaera erregistratuta geldituko da eta e-Posta bat bidaltzen dute egindako eskaeraren berri emanez eta eskaeraren bila noiz eta nora joan behar duzun gogoraraziz.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun