Doneztebeko enplegu bulegoan 526 langabetu zeuden izena emanak urri hondarrean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 6a, 16:00

Irailean baino hogeita hiru gehiago dira

Iraileko joera aldatu eta urrian langabetu kopuruak egin egin du eskualdean. Zehazki, urriaren 31n 526 ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emandakoak, irail hondarrean baino hogeita hiru gehiago. Zerbitzuen arloak segitzen du langabetu gehien izaten, eta urrian igoerarik handiena izan duen arloa da gainera, 28 langabetu gehiagorekin (382). Industria arloan, aldiz, bi langabetu guttiago zeuden urri hondarrean (87). Eraikuntza arloan ere bi langabetu guttiago zeuden (19), eta aitzinetik lanik egin gabekoen artean ere langabetu bat guttiago zegoen (25). Nekazaritza-abeltzaintza arloan iraileko langabetu kopurua mantendu da urrian ere (13).

Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun