Alkoholismoa

«Alkohola utzi eta berriz erori izan naiz»

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 5a, 08:00

Argazkia: Freepik.

Manuel ere Berako Alkoholiko Anonimoen taldera joaten da. Eguberrietatik ez omen du tantarik probatu, baina aitortu duenez, «lehen ere utzi eta berriz erori izan naiz».

«Goizetan ernatu eta botila ardoa lau tragotan» edaten zuela kontatu du Manuelek, eta ez hori bakarrik, «gainera, pastillak hartzen nituen».

Urte saila omen ditu Alkoholiko Anonimoen taldean, baina berak dioen bezala, «tarteka grebak» egin ditut: «Aunitz edaten dudanean ez naiz agertzen». «Batzuetan gogorra» egin izan zaiola ere onartu du, baina taldekideen babesik ez zaio falta, eta zurrutarik gabeko bidean «segitzeko» erranez animoak eman dizkiote. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun