Nafarroako sokatira txapelketako azken txapelak igande goizean banatuko dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 3a, 14:00
Beti Gazte da faborito gizonezkoen eta emakumezkoen txapelak janzteko.

Eztegara pilotalekuan ariko dira gizonezkoak zortzinaka eta emakumeak seinaka, 11:30ean hasita

Nafarroako sokatira txapelketa azken jardunaldira ailegatu da. Azaroaren 5ean, igandean 11:30ean Berako Eztegara pilotalekuan hasiko den bigarren jardunaldian banatuko dituzte gizonezkoen eta emakumezkoen txapelketetako txapelak eta bukatuko da Nafarroako sokatira txapelketa.

Gizonezkoak zortzinaka ari dira, 620 kiloko kategorian eta joan den igandean Elizondon jokatutako lehen jardunaldian Beti Gazte nagusitu zen tiraldi guzietan, Amaiur, Berriozar, Txantrea eta Antsoainen aitzinetik. Lesakarrak dira txapela janzteko faborito nagusiak. Emakumeak, berriz, seinaka ari dira, 385 kiloko kategorian. Honetan ere, Elizondoko lehen jardunaldian Beti Gaztek irabazi zituen tiraldi guztiak eta Amaiur izan zen bigarren, Berriozar hirugarren, Txantrea laugarren, Araxes bosgarren eta Antsoain seigarren. Lesakarrak dira faborito.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun