Nafarroako XXIV. Paxaka txapelketa igande honetan abiatuko da

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 2a, 19:00
Nafarroako paxaka txapelketaren 24. edizioa igandean abiatuko da Iruritan. Argazkia: Ondikol

Laxoa elkarteak antolatuta, Baztango eta Malerrekako sei hirukotek jokatuko dute eta  abenduaren 17an jokatuko dute finala

Baztan eta Malerrekako sei hirukotek eman dute izena Laxoa Elkarteak antolatutako Nafarroako paxaka txapelketaren 24. edizioan. Lehen jardunaldia igande honetan jokatuko dute Iruritako Aranabia pilotalekuan. Ligaxkako lau lehenbizikoak abenduaren 10ean jokatuko diren finalerdietarako sailkatuko dira eta finala eta hirugarren posturako partida abenduaren 17an jokatuko dituzte.

Lehenbiziko jardunaldia igandean

Lehenbiziko jardunaldia azaroaren 5ean, igandean jokatuko dute:

  • Igandean 16:30ean, Oskar Urrutia (Irurita), Xabier Barberena (Elizondo) eta Joxe Itoiz (Erratzu); Manu Irigoien (Erratzu), Egoitz Prim (Irurita) eta Kaiet Itoizen (Erratzu) kontra.
  • Igandean 17:30ean, Gorka Urtasun (Irurita), Mikel Sagaseta (Irurita) eta Juan Mari Maia (Elizondo); Jon Apeztegia (Doneztebe), Mikel Telletxea (Doneztebe) eta Ugutz Zelaietaren (Oiz) kontra.
  • Igandean 18:30ean, Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Laurendi Zelaieta (Oiz); Jabi Apeztegia, Iban Juanena eta Daniel Pio Garciaren (Doneztebe) kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun