Taldekako Xilaba Txapelketako finalerdia jokatuko du larunbatean Lizaieta taldeak

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 2a, 14:00
Lizaieta taldeko kideak Saran egindako saioan kantari. Argazkia: Bertsularien Lagunak elkartea.

Sarako Ellande Alfaro, Haira Aizpurua eta Karlos Aizpurua eta Etxalarko Etxahun Azkarragak osatzen duten Lizaieta taldeak larunbatean, azaroaren 4an, izanen du Taldekako Xilaba Txapelketako finalerdia.

Azkaineko Kiroletan izanen da saioa 19:00etan bertso eta talo formatuan, eta Irati Alcantarilla, haize Lekuona, Ibai Lekuona eta Miren Artetxe bertsolariek osatzen duten  Muttikoak taldearen kontra ariko dira.

Irabazlea azaroaren 18an Aiherran jokatuko duten finalera sailkatuko da. Urriaren 28an jokatu zuten lehenengo finalerdia, eta bertan Hazparke taldea nagusitu zitzaion Zizpa Txispari, eta beraz, lehen finalistak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun