Jautsiera postuetatik atera da Beti Gazteko gizonezkoen futbol talde nagusia

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 2a, 07:00
Beti Gazteko gizonezkoen futbol talde nagusiak 2-0 irabazi zion Debako Amaikak Bat taldeari azaroaren 1eko jardunaldian.

Azaroaren 1eko jardunaldian hirugarren garaipena segidan lortu zuen Mastegin

Etxetik kanpo oraindik ez du punturik lortu Beti Gazteko gizonezkoen futbol talde nagusiak, baina etxean sendo dabil azken jardunaldietan, hasierako bi partidak galdu ondotik, azkeneko hiruak segidan irabazi baititu. Azkena Santu Guztien egunean jokatutako jardunaldian, 2-0 irabazi baitzion Debako Amaikak Bat taldeari. Gainerako kirol talde gehienek ez dute jardunaldirik izan azaroaren 1ean. Bakar bakarrik futbolean, Nafarroako bigarren mailako kadeteek jokatu dute. Baztanek eta Aurrerak irabazi egin zuten eta Doneztebek berdindu.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 2 (Iñigo Etxegarai eta Asier Larralde) – Amaikak Bat 0

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

CD Baztan 4 (Ander Garate, Eneko Maiora, Ekaitz Franzesena eta Markel Telletxea) – Berriozar CF A 2

Aurrera KE 3 (Ganix Rodriguez, Mikel Portu eta Hodei Sagastibeltza) – CD Paz Ziganda 2

CD Atarrabia 1 – Doneztebe FT 1 (Jon Ander Etxebeste)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun