Beñat Albisu beintza-labaiendarra eta Ane Elzaurdia beratarra bikain aritu dira Asturiasko Redes Trailen

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 31a, 14:30

Asteburuan Asturiasen egindako Redes Trail lasterketan parte hartu zuten Berako Ane Elzaurdiak eta Beintza-Labaiengo Beñat Albisuk, eta teknikari gisa aritu zen Julen Errandonea beratarra. Lan ederra egin zuten eskualdeko ordezkariek; Elzaurdiak 6. postua lortu zuen eta Albisuk 19. absolutua eta 1. jubeniletan. Zorionak!

Larunbatean izan zen Sobrescobio Redes Traileko Speed Trail lasterketa, Asturiasko Redes parkean, eta 405 lasterkarik parte hartu zuten. 14,6 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten, 875 metroko desnibelarekin. Albisuk 01:23:21 denboran egin zuen (19. postua absolutuan) eta Elzaurdiak 01:38:18 (89. postua absolutuan).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun