Etxeko hirugarren garaipena segidan lortu nahi du Beti Gazteko gizonezkoen futbol talde nagusiak Santu Guztien egunean

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 31a, 12:00
Kanpoan oraindik punturik lortu ez duenez, etxean hirugarren garaipena segidan bilatuko du Beti Gazteko gizonezkoen futbol talde nagusiak.

Azaroaren 1ean Nafarroako kadete mailako mutikoek ere futbol jardunaldia izanen dute

Eskualdeko kirol talde gehienek atsedenerako aprobetxatuko dute Santu Guztien eguna, baina Gipuzkoako ohorezko mailako gizonezkoek jardunaldia jokatuko dute. Beti Gaztek Mastegin jokatuko du eta etxean hirugarren garaipena segidan kateatzen saiatuko da, jautsiera postuetatik ateratzeko helburuarekin. Nafarroako kadete mailako mutikoek ere jardunaldia jokatuko dute.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte – Amaikak Bat, asteazkenean 17:00etan Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

CD Baztan – Berriozar CF A, asteazkenean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Aurrera KE – CD Paz Ziganda, asteazkenean 16:00etan Leitzako Arkiskilen.

CD Atarrabia – Doneztebe FT, asteazkenean 10:00etan Atarrabiako Peritosen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun