Autobusa antolatu dute Baztandik eta Bortzirietatik Kontseiluak azaroaren 4rako Bilbon deitu duen manifestaziora joateko

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 28a, 19:00

Manifestazio nazionalera deitu du Kontseiluak azaroaren 4rako Bilbon, «euskararen aurkako oldarraldia» salatzeko eta herritar guztien «hizkuntza eskubideen alde». Deialdi horrekin bat egin eta joan-etorriak errazteko, autobusa aterako da larunbatean 14:00etan Elizondotik eta Berako Agerra auzoan geldialdia eginen du jende gehiago hartzeko 14:30ean.

Txartelak erosteko tokiak

15 € balio du txartelak eta dagoeneko erosten ahal dira Elizondoko Intza ostatuan, Lesakako Zialdon eta Berako Agara Prentsan. Txartelak erosteko azken eguna azaroaren 1a, asteazkena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun