Gaurtik biharrera ordubete gibelatu beharko da erlojua

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 28a, 09:00

Gaurtik biharrerako arratsean geldituko da alde batera udako ordutegia eta goizaldean erlojua ordubete gibelatu beharko da: 03:00etan 02:00 izanen dira. Aldi berean, horrela hasiko da neguko ordutegia eta 2024ko martxoaren 31ra arte halaxe segituko du.

Hainbat eztabaida izan dira ordu aldaketaren harira, eta udako eta neguko ordu aldaketak kentzea proposatu izan du Europako Batzordeak. Hala ere, gaur-gaurkoz ez da halakorik gertatu eta 2026ra arteko udako ordutegiaren aldaketak zehaztuak dituzte Europatik:

  • 2024an martxoaren 31n hasiko da udako ordutegia eta urriaren 27an bukatu.
  • 2025ean martxoaren 30ean hasiko da udako ordutegia eta urriaren 26an bukatu.
  • 2026an martxoaren 29an hasiko da udako ordutegia eta urriaren 25ean bukatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun