Nafarroako sokatira txapelketan gizonezkoen eta emakumezkoen lehen tiraldiak eginen dituzte igandean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 27a, 16:00
Nafarroako sokatira txapelketa mistoa erabaki ondotik, gizonak eta emakumeak bakoitza bere aldetik lehiatuko dira datozen bi asteburuetan Elizondon eta Beran.

Gizonezkoak zortzinaka ariko dira 620 kiloko kategorian eta emakumeak seinaka 385 kilokoan

Nafarroako sokatira txapelketa mistoa erabaki ondotik, gizonezkoen eta emakumezkoen txapelketetako lehen jardunaldia urriaren 29an jokatuko dute Elizondon, igandean 11:30ean hasita. Gizonezkoetan zortzinaka ariko dira 620 kiloko kategorian eta Amaiur eta Beti Gazte eskualdeko bi taldeekin batera, Antsoain, Berriozar eta Txantrea lehiatuko dira eta emakumezkoetan sei talde ariko dira seinaka, 385 kiloko kategorian: Amaiur, Antsoain, Araxes, Berriozar, Beti Gazte eta Txantrea.


Azaroaren 5ean
Beran banatuko dituzte kategoria hauetako txapelak eta bukatuko da Nafarroako sokatira txapelketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun