Ortziralean bukatuko da joskintza tailerrean izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 25a, 12:00

Argazkia: Freepik.

Iragarri bezala, Baztango Udalak eta Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak joskintza tailerra antolatu dute Baztanen eta Bortzirietan, Nafarroako Gobernuaren 'Hondakinen Funtsa' dirulaguntza baliatuz. Ikastaroa debalde izanen da eta urriaren 27ra arte ematen ahalko da izena.

Azaroan eta abenduan eginen dute ikastaroa, astearteetan Elizondoko Arizkunenean eta ortzegunetan Bortzirietako Garbigunean, 17:00etatik 19:00etara. Zortzi saio izanen dira, urriaren 31n Baztanen eta azaroaren 2an Bortzirietan hasita. Lagun Bide Zerbitzuak enpresa sozialak gidatuko ditu saioak eta arropen bizitza luzatzen ikasteko oinarrizko konponketak egiten erakutsiko dute.

Izen ematea

Baztanen hondakinak@baztan.eus helbidera idatziz edo 667 80 85 39 telefonoan eta Bortzirietan teknikaria@bhm.eus helbidera idatziz edo 662 07 84 00 telefonoan eman behar da izena. Hamabi laguneko taldeak eginen dituzte eta plazak izen emate ordenaren arabera beteko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun