Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Nafarroako hainbat bazterretan haurrentzako, gaztetxoentzako eta familientzako 50 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu Euskarabideak. Horietako batzuk eskualdean izanen dira:
Azaroan
- Saldias: Azaroaren 4an Liburu sendalaria haurrentzako antzerkia batzar aretoan, 17:00etan.
- Legasa: Azaroaren 10ean Ez dago kutxarik niretzat antzerkia eskolako ganbaran, 18:30ean.
- Elizondo: Azaroaren 15ean Nire espazioa eman haurrentzako bakarrizketa eskolan, 18:00etan.
- Amaiur: Azaroaren 16an Liburu sendalaria haurrentzako antzerkia, 17:30ean.
- Areso: Azaroaren 17an Liburu sendalaria haurrentzako antzerkia, 17:30ean.
- Goizueta: Azaroaren 19an Pirata Garrapata antzerkia udaletxeko ganbaran, 17:30ean.
- Igantzi: Azaroaren 29an Nire espazioa eman haurrentzako bakarrizketa eskolan, 12:00etan.
Abenduan
- Bera: Abenduaren 2an Liburu sendalaria haurrentzako antzerkia kultur etxean, 17:00etan.
- Lesaka: Abenduaren 10ean Gernikako marika bakarrizketa kultur etxean, 18:00etan.