Juanenea eta Ezkurra II.a aurrez aurre izanen dira Azpeitiko erremonte txapelketaren finalean

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 23a, 18:00
Juanenea eta Ezkurra II.a aurrez aurre izanen dira ortziralean Azpeitiko finalean.

Ortziralean jokatuko den azken partidan, saldiastarrak Aldabe izanen du aurrelari eta doneztebarrak Martirena atzelari

Azpeitiko XXII. erremonte txapelketaren finalean ez da Azpeitiko erremontistarik izanen, bai ordea Nafarroako lau pilotari: Lekunberriko Kemen Aldabe eta Aritz Juanenea saldiastarra, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarraren eta Uitziko Ibai Martirenaren kontra ariko dira urriaren 27an Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.

Ortziralean jokatutako ligaxkako azken jardunaldian, Aldabeb eta Juaneneak 2-0 irabazi zieten Ansa II.ari eta Aritz Zubiri goizuetarrari (15-11 eta 15-14) eta Ezkurra II. eta Martiarenak ere bi jokoak irabazi zizkieten Loitegiri eta Azpirozi (15-4 eta 15-13).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun