Oinarrizko joskintza tailerra eginen dute azaroan eta abenduan Baztanen eta Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 18a, 18:00

Hondakinen sorrera murriztea eta arropen bizitza luzatzea du helburu ikastaroak eta debalde izanen da

Baztango Udalak eta Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak joskintza tailerra antolatu dute Baztanen eta Bortzirietan, Nafarroako Gobernuaren 'Hondakinden Funtsa' dirulaguntzaz baliatuz.

Azaroan eta abenduan eginen dute ikastaroa, astearteetan Elizondoko Arizkunenean eta ortzegunetan Bortzirietako Garbigunean, 17:00etatik 19:00etara. Zortzi saioa izanen dira, urriaren 31n Baztanen eta azaroaren 2an Bortzirietan hasita. Lagun Bide Zerbitzuak enpresa sozialak gidatuko ditu saioak eta arropen bizitza luzatzen ikasteko oinarrizko konponketak egiten erakutsiko dute.

«Hondakinen prebentzioa sustatzea»

Tailerraren helburua «oinarrizko konponketak egiten ikastea eta erabiltzen ez ditugun jantzi eta oihalei aukera berriak eskaintzea» da, «hauen bizi iraupena luzatuz eta hondakin bihurtu aitzinetik aukera berriak bultzatuz».

Ikastaroa debalde izanen da eta urriaren 27ra arte ematen ahalko da izena; Baztanen hondakinak@baztan.eus helbidera idatziz edo 667 80 85 39 telefonoan eta Bortzirietan teknikaria@bhm.eus helbidera idatziz edo 662 07 84 00 telefonoan. 12 laguneko taldeak eginen dituzte eta plazak izen emate ordenaren arabera beteko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun