Zeberio II.a-Saldias eta Uterga-Mitxeo nagusitu dira Nafarroako erremonte txapelketako finalerdietako joaneko partidetan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 16a, 16:30
Barricart, Otxandorena, Saldias eta Zeberio II.a larunbatean Arbizuko finalerdietako partida hasi baino lehen. Tanto bakarragatik nagusitu ziren gorriak.

Nafarroako XVIII. erremonte txapelketako finalerdietako joaneko partidak jokatu dituzte asteburu honetan. Larunbatean Arbizun, Zeberio II.a eta Aimar Saldias oiztarrak 35-34 irabazi zieten Eloy Otxandorena doneztebarrari eta Ionen ordez aritu zen Barricarti. Igande arratsaldean, Zangozan, Xanti Uterga doneztebarrak eta Agirrezabalaren ordez aritu zen David Mitxeo doneztebarrak, 35-29 irabazi zieten Matxin III.ari eta Otanori.

Otano, Matxin III.a eta Mitxeo eta Uterga doneztebarrak igandean Zangozan. Gorriek hamabi tantoko aldea ere izan zuten eta azkenean sei tantorengatik irabazi zuten.

Finalerdietako itzulerako partidak datorren asteburuan jokatuko dituzte. Urriaren 21ean, larunbatean Irunberrin ariko dira Otxandorena eta Ion, Zeberio II.a eta Saldiasen kontra eta urriaren 22an, igandean, Altsasun, Uterga eta Agirrezabala, Matxin III.a eta Otanoren kontra. Finalerdietako irabazleek Zubirin jokatuko dute finala urriaren 28an.

Arbizuko larunbateko jaialdia hasteko lehen partidan, eskualdeko lau erremontista gazte aritu ziren: Jon Sagaseta iruritarrak eta David Mitxeo doneztebarrak 30-22 irabazi zieten Xuban Iturregi iruritarrari eta Markel Leatxe donamaritarrari.

Zangozako jaialdia hasteko jokatuko den lehen partidan, Osesek eta Barricartek 30-20 irabazi zieten Jon Sagaseta iruritarrari eta Markel Leatxe donamaritarrari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun