Eskualdeko pilotari gaztetxoak txapeldun izan dira Atarrabian

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 10a, 19:00
Errekako Fagoaga eta Anzizar txapeldun izan ziren infantil mailan eta Goizuetako Salaberria anaiak kadete mailan.

Errekako Fagoaga zubietarra eta Anzizar doneztebarra infantil mailan eta Goizuetako Salaberria anaiak kadete mailan

Atarrabiako pilota txapelketako finalak jokatu zituzten urriaren 7an Lorenzo Goikoa pilotalekuan. Haur eta gaztetxo mailan eskualdeko bikote bana ailegatua zen finalera eta biak txapeldun suertatu ziren.

Gaztetxo mailan irabazi finala irabazi zuten Irurtzungo elkartean ari diren Markel eta Julen Salaberria anai goizuetarrek. Finalean 22-20 irabazi zieten Nazabali (Larraun) eta Santestebani (Atarrabia).

Infantil mailan, berriz, Errekako Hegoi Fagoaga zubietarrak eta Iker Anzizar doneztebarrak 18-10 irabazi zuten Paraguayo (Najera) eta Santesteban (Atarrabia) bikotearen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun