Beti Gazteko futbol talde nagusiek lortu dituzte denboraldiko lehen garaipenak

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 9a, 08:00
Gipuzkoako ohorezko mailako Beti Gazteko gizonezkoen taldeak ligako bosgarren partidan lortu du lehen garaipena, Deustori 4-0 irabazita.

Errugbian, garaipena lortu du BRT Menditarrak taldeak lehen partidan baita Sarako Izarrako emakumeek nahiz gizonezkoek ere

Kosta zaie, baina Beti Gazteko futbol talde nagusiek lortu dituzte denboraldiko lehen garaipenak. Gizonezkoek bosgarren partidan lortu dituzte lehen puntuak, etxean Deustori 4-0 irabazita eta emakumeek Mutrikun lortu dute lehen aldiz irabaztea, hirugarren partidan. Baztan futbol talde nagusiak ere azken minutuetan lortu du kopako partida irabaztea eta Gure Txokoak ere irabazi egin du. Eskubaloian, irabazi egin dute Errekako gizonezkoek, baina ligako lehen partidan galdu egin dute BKT eta Errekako emakumeek. Errugbian, asteburu ezin hobea izan da gure taldeentzat: Menditarrak BRT taldeak irabazi egin du Donostian lehen partidan eta Sarako Izarrako emakumeek etxean eta gizonezkoek kanpoan irabazi egin dute.

FUTBOLA

Gipuzkoako ohorezko mailan
  • Beti Gazte 4 (Jon Zabalak 2, Ander Ordoki eta Julen Urdangarin) – Deusto FC 0
Gizonezkoen Nafarroako Futbol Federazioaren Kopan
  • CD Baztan 3 – CD Asdefor 2
  • CD Baztan B atsedena.
Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan
  • Gure Txokoa 2 (Urtzi Fagoaga eta Mikel Irazoki) – Dunboa 1
Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan
  • Ondarbeltz Amaikak Mutriku 1 - Beti Gazte 3 (Leire Ariztegik 2 eta Olaia Mendiburu)
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan
  • Ostadar 1 - Gure Txokoa 2 (Peio Martikorena eta Aitor Etxeberria)
  • Beti Gazte 2 – Kostkas Mariaren Bihotza 4
Nafarroako mutil  jubenilen lehen mailan
  • CD Baztan 2 (Patxi Erasun eta Imanol Goienetxe) – CD San Ignacio 2
Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan
  • Beti Kozkor KE 3 - Doneztebe FT 2 (Oier Erkizia eta Aitor Lorente)
  • CD Beti Onak 8 - Baztan B 0
  • Aurrera KE 3 (Imanol Biurrarena, Jon Mikel Agirre eta Aitor Lizartza) – CF Gazte Berriak Ansoain 3
Nafarrako neska jubenil-kadeteak
  • Aurrera KE 1 (Olaia Cerviño) – Berriozar CF 2
Gipuzkoako mutiko kadeteen gorengoen mailan
  • Arrupe Chaminade 8 - Beti Gazte 0
  • Gure Txokoa 3 (Moussab Sehli, Ibai Lekuona eta Xiker Ruiz) – Beti Onak 2
Gipuzkoako mutiko kadeteen lehen mailan
  • Beti Onak 2 - Gure Txokoa 2 (Ekhiotz Irazokik 2)
  • Behobia 1 - Beti Gazte 8
Nafarroako mutiko kadeteen bigarren mailan
  • CD Kirol Sport A 4 - Doneztebe FT 0
  • Aurrera KE 2 (Aimar Iturbe eta Hodei Sagastibeltza) - CD Baztan 3 (Ander Garate, Eneko Maiora eta Markel Telletxea) derbia baztandarrek irabazi zuten Leitzan.
Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan
  • Oiartzun 1 - Gure Txokoa 6 (Haizea Otaegik 3, Amaia Iriarte, Oihana Nuñez eta Eluska Pombar)
Neska kadete infantilak
  • Beti Gazte 13 – SD Alsasua 0
  • Beti Kozkor 6 - Aurrera KE 1 (Alaia Telletxea)
  • CD Baztan 1 – CD Kirol Sport 2
Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan
  • Doneztebe FT 10 (Anatz Ezkurrak 3, Lukas Ezkurrak 2, Aratz Retegi, Mattin Inda, Enaitz Goñi, Aimar Etxeberria eta Oier Rekarte) – CD Liceo Monjardin 1
  • CD Baztan 15 (Izai Urrutiak 6, Josu Larraiozek 3, Urko Iturraldek 3, Eneko Zelaieta, Marko Jubera eta Aitor Ripa) – CD Lezkairu B 0
  • CD San Cernin 0 - Aurrera KE 1 (Hodei Sagastibeltza)
Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan
  • CD Liceo Monjardin 0 - Doneztebe FT 5 (Oinatz Elizaldek 2, Ibai Urrizak 2 eta Aimar Balda)
  • CD Kirol Sport - CD Baztan
Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailan
  • Hondarribia B 1 - Gure Txokoa 4 (Xabier Perezek 2, Hegoi Retegi eta Pedro Zanetti)
Gipuzkoako mutiko infantil txiki
  • Behobia 0 - Beti Gazte 10 (Beñat Irazokik 4, Jon Rodriguezek 3, Ander Etxegaraik 2 eta Enaitz Aginagalde)

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak liga
  • BM Ardoi 25 – Erreka 34
Emakumezko seniorrak ligako lehen partida
  • BM Ardoi 22 - Baztango BKT 10
  • Erreka 20 – BM Lizarreria 27
Neska jubenilak ligan
  • Helvetia Anaitasuna B 23 - Baztango BKT 24
Mutiko kadeteak ligan
  • Erreka KE 24 – UDC Txantrea 18
Neska kadeteak ligan
  • Beti-Onak Atarrabia A 50 – Baztango BKT 26
  • Helvetia Anaitasuna B 30 – Erreka KE 5
Mutiko infantilak ligan
  • CB Burlada 25 – Erreka KE 27
Neska infantilak ligan
  • Baztango BKT A 36 – Erreka KE 19
  • Lagunak A 35 – Baztango BKT B 17

 

ERRUGBIA

Gizonezkoen euskal ligako lehen mailan
  • Atletico San Sebastian 12 – BRT Menditarrak 29
Emakumezkoen euskal ligan
  • Sarako Izarra RT 27 – Elorrio/Urgozo RT 0
Gizonezkoen Akitania Berriko 3. mailan
  • RC Lonsois 15 - Sarako Izarra RT 25

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun