'Navarrica' Bertako Produktuen Astearen VIII. edizioa eginen dute urriaren 9tik 15era Iruñean

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 7a, 09:00

Reyno Gourmet, Intia eta Iruñeko Udalak Nafarroako produktuak ezagutzera emateko jardunaldiak antolatu ditu heldu den astean Iruñean. Dastaketak, proiekzioak, azokak, lehiaketak, haurrendako jokoak eta bertze hainbat ekitaldi izanen ditu egitarau zabalak. Osorik ikusteko egin klik hemen.

Eskualdeko ordezkaritza ere izanen da Bertako Produktuen Astean; Goizuetako Domiña abeltzaintza ekologikoa eta Irurita Irular mermeladak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun