BABESTUTAKO EDUKIA

'Los Muñecos de la Tarta' ezkontza azoka eginen dute Irungo Ficoban asteburuan

Ttipi-Ttapa 2023ko urriaren 9a

Azokaren 7. edizioak hogei erakusketari izanen ditu ezkontza bat prestatzeko beharrezko informazio guztiarekin.

Asteburu honetan, urriaren 14an eta 15ean 'Los Muñecos de la Tarta' azokaren zazpigarren edizioa ospatuko dute Irungo Ficoba erakustazokan. 11:00etatik 14:00etara goizez eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldez, azoka zabalik egonen da bisitarientzat eta haien ezkontza prestatzen ari diren bikote guztientzat.

Azokan hogei erakusketari izanen dira eta ezkontza bat prestatzen beharrezko guztia izanen dute bertan; ezkongaientzako soineko eta trajeak, argazkilariak eta bideogileak, DJak, bitxiak, eztei-autoak, jatetxeak, bidaia-agentziak, makillaje eta estetika, izozkigileak… 

Urtero 200 bat bikote joaten dira azokara, eta aurten jende gehiago bertaratzea espero dute antolatzaileek, «feriatik bere ezkontza ia osorik antolatuta ateratzean ahal baitira». Joateko asmoa dutenei aurretik hitzordua hartzea gomendatu diete  www.losmunecosdelatarta.es helbidean. Hitzordurik ez duena ere lasai joan daiteke, bertan hartuko baitituzte datuak. 

Doako aparkalekua izanen da erakustazokan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun