Lanaren helburua lurraldeko mendien erabilpenari lotutako praktiken argazki erreal eta zehatza egitea da, aldi berean heldu diren urteetan mendia erabiliko duten abeltzainen bilakaera aztertuz.
Erabakiak hartzen laguntzeko tresna bat izanen da, bertzeak bertze abeltzainen presentzia eta lana sendotzeko egin behar diren obrak zerrendatzeko, edo baztertuak diren eskualdeak identifikatzeko.
Ikerketa-lurraldea zortzi eremutan banatu dute: Xoldo, Ipar Larhun, Suhalmendi, Santa Barbara, Ibantelli, Arxuria, Xuri Borda eta Gorospil.
Horretarako galdetegia prestatu dute mendia erabiltzen duten abeltzainen datu zehatzak biltzeko. Jasotako erantzunei esker gai izanen dira mendira joaten diren etxaldeen tipologia sortzeko, mendien erabilera moduak aztertzeko eta mendi erabilerari lotuak diren beharrak, tendentziak eta perspektibak argitzeko.
Galdetegia bete ondotik, mugaz bi aldeko abeltzainak talde ttikietan elkartzea da asmoa, ikerketa lurraldeen arabera. Lau hitzordu finkatu dituzte horretarako:
- Urriaren 11n, asteazkena, Ibardingo Elizalde Bentan 09:30ean Manttaleko, Ibardingo eta Xoldokogainako erabiltzaileak.
- Urriaren 12an, Sarako Herriko Etxean 09:30ean, Ibantelli, Arxuria eta Santa Barbara eremuko erabiltzaileak.
- Urriaren 13an, ortzeguna, 14:00etan Senpereko Herriko Etxean Zuhalmendi erabiltzen dutenak.
- Urriaren 17an, asteartea, 09:30ean Larhungo erabiltzaileak, Sarako Herriko Etxean.