Baxi Basajaunako Iñaki Gonzalez txapeldunorde izan da Espainiako disc golf txapelketan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 6a, 10:30

Baxi Basajaunako Iñaki Gonzalez Olaizola bigarren izan zen Espainiako txapelketan, MP50 kategorian. Ivan Gutierrez txapelduna eta hirugarren izan zen Luis Menendez ditu ondoan.

Asteburuan Oviedon jokatu zen Espainako disc golf txapelketa eta Baxi Basajauna Taldeko Iñaki Gonzalez Olaizola txapeldunordea izan zen Master 50 kategorian, ederki jokatu ondotik.

Kategoria horretan Espainiako txapelketako lehenengo postua argi zegoen Ivan Gutierrezentzat eta bigarrena lortzeko borrokan baziren lauzpabortz jokalari, beraz, meritu handikoa da Gonzalezen bigarren postuan.

Kategoria berean, Master 50n aritu ziren Baxi Basajauna taldeko bertze ordezkariei dagokienez, Mikel Ibarrola doneztebarra hamabigarren izan zen Jose Joaquin Rouget hamalaugarren. Ibarrolak aipatu digunez, «arras zelai gaiztoa zen, saski luzeekin eta malda dezente, diskoak rolatzeko eta nire besoarentzat zaila. Larunbateko errondak arras gaizki aritu nintzen eta igandean uste dut nere nibela erakutsi nuela (+11)».

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun