Bortz kirol txapelketaren bigarren edizioa antolatu du Errekak

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 6a, 08:00
Joan den urteko Bortz Kirol txapelketaren sari banaketan, txapelketako lau pilotari onenak. Eiheralarreko Jerome Karrikaburu izan zen lehen txapelduna.

Urri hondarrean edo azaro hasieran abiatuko da, zortzi pilotarirekin

Joan den urteko lehen edizio arrakastatsuaren ondotik, Erreka elkarteak Bortz Kirol txapelketaren bigarren edizioa antolatu du. Urri hondarrean edo azaro hasieran abiatuko da eta zortzi pilotarik parte hartuko dute.

Zortzi pilotari horietatik lau eskualdekoak dira: pilota jokamolde kuttunena laxoa edo eskularrua duten Imanol de Rueda, David Mitxeo eta Jon Apeztegia doneztebarrak eta jokamolde kuttunena paleta duen David Albiasu narbartearra. Bertze bi pilotari gipuzkoarrak dira: Iñaki Lizaso (Villabona, eskua) eta Aratz Luixa (Anoeta, joko garbi); Lapurdiko Peio Etxeleku (Donibane Lohizune, joko garbi) eta Nafarroa Behereko Jerome Karrikaburu (Eiherelarre, xare), lehen edizioko txapelduna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun