Bigarren urtez eginen dute Bortzirietako, Malerrekako eta Baztango ekonomia eskola feminista

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 5a, 12:30

Mundu Bat Fundazioak eta Ara! Gorputz elkarteak antolatuta, bigarren urtez Ekonomia Feminista Eskolatxoa eginen dute eskualdean. Iaz abiatu zuten proiektua, eta aurten segitzea da asmoa, azaroan hasi eta otsailera bitartean. Saioak Berako Beralandeta gunean eginen dituzte.

MunduBat fundazioak, Abya Yalan erresistentzian dauden emakumeek* egindako zenbait jakintza kolektiboen sistematizazioa dira ekonomia feminista eskolak, baina, Euskal Herriko testuingurura egokituta. 

Jorratzen diren gaien artean patriarkatua, neoliberalismoa, sexuaren arabera lan-banaketa.... daude. Gai guzti horiek modu praktikoan landuko dituzte, eguneroko bizipenetatik abiatzen baitira lanketa guztiak egiteko. Ara! Gorputz kooperatiboko kideek dinamizatuko dute ikastaroa. 

Aitzineko ikasturtean lehen bi moduluak landu zituzten, eta azaroan hasita 3. modulutik 8. modulura bitartekoak lantzea da asmoa. 6 orduko topaketa saioak izanen dira, eta zazpi egunetan elkartuko dira: azaroaren 4an eta 25ean, abenduaren 16an, urtarrilaren 20an, otsailaren 3an eta 17an eta martxoaren 2an. Egun denetan Berako Beralandetan elkartuko dira 11:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era.

Izena eman nahi duenak edo informazio gehiago nahi duenak info@aragorputz.eus helbidera mezu bat idatzi beharko du.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun