Leurtzako urtegietan jokatuko dute Nafarroako arpana txapelketa mistoaren finala igande eguerdian

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 6a, 10:00
Leurtzako urtegietan jokatuko den Nafarroako arpana txapelketa mistoko finalean lehiatuko diren bortz bikoteak.

Nafarroako arpana txapelketa mistoko finala jokatuko dute urriaren 8an, igandean 12:00etan hasita Urrozek eta Beintza-Labaienek partekatzen duten Leurtzako urtegietan. Kanporaketa jokatu zuten hamabortz bikotek irailaren 23an Antsoaingo kiroldegiko frontoian eta lehenbiziko bortzek lortu zuten finalerako txartela: Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena, Irune Biurrun eta Dani Saldias arraioztarra, Miren Eizmendi eta Oier Aizkorbe, Uxue Rodriguez eta Iosu Huarte eta Ainhoa Etxegarai beratarra eta Alberto Fagoaga arantzarra. Finalean hamabi korte eman beharko dituzte 45 ontzako enborrean.

Eskualdeko bertze arpanlariei dagokienez, finaletik kanpo gelditu ziren Lekarozko Sela Goñi eta Jexux Goñi, Berroetako Sarai Maritorena eta Ekaitz Maritorena, Sunbillako Esti Gastearena eta Unai Bertiz eta Arantzako Naiara Manzano eta Mikel Oteiza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun