Ezkurrara mendi irteera antolatu du Lesakako Beti Gaztek iganderako

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 5a, 07:00
Ezkurrara ailegatuko dira Beti Gazteko mendizaleak igandean, ia 8 orduko ibilaldiaren ondotik.

Lesakako Beti Gazte elkarteak Ezkurrara mendi irteera antolatu du igande honetarako, urriaren 8rako. Igandean 06:00etan abiatuko dira plazatik eta buelta arratsaldean eginen dute taxian, Ezkurran bazkaldu ondotik.

Guztira 29 kilometro eta 1.400 metroko desnibela izanen da, 7 ordu eta 45 minutu inguruko mendi buelta, gosariko tartea kontuan hartuta.

Irteeran parte hartzeko izena eman behar da aitzinetik. Horretarako 676 57 51 07 whatsapp zenbakir idatzi behar da (Jesus) urriaren 6a baino lehen.

Aldatzeko arropa eramatea komeni da. Eguraldi txarra eginez gero ez da irteerarik eginen. Erabakia urriaren 6an hartuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun