Abuztuan baino hemeretzi guttiago dira
Udako joera aldatu eta irailean langabetu kopuruak beheiti egin du eskualdean. Zehazki, irailaren 30ean 503 ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emandakoak, abuztu hondarrean baino hemeretzi guttiago. Zerbitzuen arloak segitzen du langabetu gehien izaten, baina irailean baino hamalau langabetu guttiago dira arlo honetan (354). Industria arloan ere zortzi langabetu guttiago zeuden irail hondarrean (89). Eraikuntza arloan berdin mantendu da langabetu kopurua (21), baita aitzinetik lanik egin gabekoen artean ere (26). Aldiz, nekazaritza-abeltzaintza arloan abuztuan baino hiru langabetu gehiago daude irail hasieran (13).
Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.