Arraioz nagusitu da Iturenen jokatutako laxoa motzeko desafioan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 2a, 13:00
Iturengo laxoa motzeko desafioan parte hartu zuten pilotariak, Tiburtzio Arraztoa Laxoa Elkarteko presidentearekin.

Herri arteko laxoa motzeko desafioa jokatuko dute larunbat arratsaldean Iturengo plazan, Iturengo udalak, Laxoa Elkartearen eta Nafarroako Pilota Federazioaren laguntzarekin antolatua. Iazko laxoaren egunaren ordez antolatu duten desafio honetan Arraioz, Doneztebe eta Oizek parte hartu dute.

Lehen partida izan zen estuena eta Doneztebek 6-5 irabazi zion Oizi. Bigarren partidan Arraiozek 6-1 irabazi zion Donezteberi eta hirugarren partidan ere, Arraiozek 6-1 irabazi zion Oizi. Arraioztarren eta doneztebarren arteko finalean ere baztandarrak nagusitu ziren.

Arraioz suertatu zen garaile desafioan. Argazkian Iturengo udal ordezkariekin.

Doneztebeko taldea, bigarren.

Oizko taldea.

 

Emakumeen laxoa eskola

Bertzetik, Laxoa Elkarteak emakumeen laxoa eskola antolatu nahi du urrian eta azaroan, Iruritan eta Donezteben. Eguna eta orduak finkatzekoak dituzte. Interesatuek 646 35 81 17 whatsapp zenbakian eman behar dute izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun