Baztanek bakarrik lortu du garaipena futbol talde nagusien artean

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 2a, 08:00
Futbol talde nagusien artean, maila autonomikoko Baztanek bakarrik lortu du garaipena asteburu honetan, bortz gol eginez gainera. Argazkia: Ondikol

Errekako gizonezkoen eskubaloi talde nagusiak ligako lehen partidan berdindu egin du iazko txapeldunaren kontra

Iraila eta urria lotu dituen udazkeneko lehen asteburuan kirol jardunaldi mamitsua jokatu dute eskualdeko futbol eta eskubaloi taldeek. Futbol talde nagusiei dagokienez, Baztango Nafarroako maila autonomikoko gizonezkoek bakarrik lortu du garaipena. Gure Txokoak eta Baztango erregionaleko taldeak berdindu egin dute eta Aurrerak eta Beti Gazteko gizonezko nahiz emakumezkoek galdu. Jubenilen derbia erraz irabazi zuen Aurrerak Elizondon. Eskubaloian, ligako lehen partida berdindu egin zuen Errekako gizonezkoen taldeak iaz txapeldun izan zen Anaitasunaren kontra.

FUTBOLA

Gipuzkoako ohorezko mailan
  • Bergara 2 - Beti Gazte 1 (Unai Arburua)
Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan
  • CD Baztan 5 (Imanol Zokok 2, Alvaro Fernandez, Haritz Nuñez eta Xuban Telletxea) – CD Murchante 0
Nafarroako Gorengoen mailan
  • CF Gazte Berriak Ansoain 4 - Aurrera KE 0
  • CDF Itaroa Huarte B 6 - Doneztebe FT 2 (Ugaitz Aldabe eta Iraitz Aiesa)
Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan
  • Behobia 3 - Gure Txokoa 3 (Jon Irazoki, Gorka Arakues eta Unai Garro)
Nafarroako erregionaleko lehen mailan
  • CD Ardoi B 2 - Baztan B 2 (Xuban Oskariz eta Adrian Burgete)
Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan
  • Beti Gazte 0 – Zumaiako 2
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan
  • Gure Txokoa 2 (Aitor Etxeberria eta Ekai Ponbar) – Vasconia B 3
  • Santo Tomas Lizeoa 1 - Beti Gazte 5 (Iker Agirretxek 3, Oier Mitxelena eta Unax Perez)
Nafarroako mutil  jubenilen lehen mailan
  • CD Lagun Artea 1 - CD Baztan 3 (Antton Telletxea, Zena Irisarri eta beraien atean)
Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan
  • Doneztebe FT 4 (Aitor Lorentek 2, Izei Astibia eta Oier Erkizia) – CD Asdefor A 0
  • Baztan B 0 - Aurrera KE 4 (Eder Sagastibeltzak 3 eta Asier Montero) derbia leitzarrek irabazi zuten Giltxaurdin.
Nafarrako neska jubenil-kadeteak
  • Aurrera KE 1 (Haizea Baraibar) – CD Valle de Egues 2
Gipuzkoako mutiko kadeteen gorengoen mailan
  • Beti Gazte 4 (Aimar Otxandorenak 2, Joseba Rodriguez eta Gaizka Sein) – Kostkas Mariaren Bihotza 1
  • Trintxerpe 2 - Gure Txokoa 2 (Ibai Lekuona eta Moussab Sehli)
Gipuzkoako mutiko kadeteen lehen mailan
  • Gure Txokoa 1 (Oier Martin) – Behobia 7
  • Beti Gazte 0 – Orereta Kafea 2
Nafarroako mutiko kadeteen bigarren mailako kopan
  • CD Baztan 3 (Ander Garateren golak) – Rotxapea CD 2
  • Doneztebe FT 5 (Unai Lizasoain, Alain Bazterrika, Iñaki Bazterrika, Eneko Ibarra eta Ekain Telletxea) – CD San Ignacio B 1
  • Aurrera KE atsedena.
Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan
  • Gure Txokoa 6 (Amaia Agirrek 2, Haizea Otaegik 2, Ane Otaegi eta Oihana Nuñez) – Arrupe Chaminade 0
Nafarroako mutiko infantilen lehen maila
  • CD Oberena 2 – Doneztebe 3 (Anartz Ezkurrak 2 eta Mattin Inda)
  • CD Baztan atsedena.
  • Aurrera KE 1 (Hodei Sagastibeltza) – CD Paz Ziganda 0
Nafarroako mutiko infantilen bigarren maila
  • Doneztebe FT 1 (Peio Mariezkurrena)– CD Valle de Egues A 2
  • CD Baztan 3 – SD Lagunak 2
Gipuzkoako mutiko infantilen lehen maila
  • Gure Txokoa 6 (Pedro Zanettik 2, Yasir el Ouafik 2, Urko Otxoteko eta Xabier Perez) – Oiartzun 1
Gipuzkoako mutiko infantil txiki
  • Beti Gazte 3 (Jon Rodriguezek 2 eta Unax Gajate) – Real Union 6

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak ligako lehen partida
  • Erreka 28 – Anaitasuna 28
Emakumezko seniorrak kopa
  • Baztango BKT atsedena.
  • Lodisna San Antonio 32 – Erreka 19
Neska jubenilak liga
  • Baztango BKT 27 – BM Lizarreria 25

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun