Baztan eta Aurrerako mutil jubenilen futbol derbia izanen dute igandean Giltxaurdin

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 29a, 08:00
Joan den astean Elgoibarren galdu ondotik, Beti Gazteko emakumeek etxeko lehen partida jokatuko dute ortzirale arratsean Mastegin.

Errekako gizonezkoen eskubaloi talde nagusiak ligako lehen partida jokatuko du iazko txapeldunaren kontra

Iraila eta urria lotuko dituen udazkeneko lehen asteburuan kirol jardunaldia jokatuko dute eskualdeko futbol eta eskubaloi taldeek. Futbol talde nagusiei dagokienez, Baztango Nafarroako maila autonomikoko gizonezkoek eta Beti Gazteko Gipuzkoako ohorezko mailako emakumeek bakarrik jokatuko dute etxean. Hauek ortzirale arratsean jokatuko dute etxeko lehen partida. Jubeniletan, berriz, Baztango bigarren taldeak eta Aurrerak derbia jokatuko dute igande arratsaldean Giltxaurdin. Eskubaloian, kopako finalerdietarako txartela segurtatu ondotik, ligako lehen partida jokatuko dute Errekako gizonezkoek azken ligako txapelduna izan den Anaitasunaren kontra.

FUTBOLA

Gipuzkoako ohorezko mailan
  • Bergara - Beti Gazte, larunbatean 16:30ean Bergarako Agorrosinen.
Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan
  • CD Baztan – CD Murchante, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
Nafarroako Gorengoen mailan
  • CF Gazte Berriak Ansoain - Aurrera KE, larunbatean 18:30ean Antsoainen.
  • CDF Itaroa Huarte B - Doneztebe FT, larunbatean 18:30ean Uharteko Aretan.
Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan
  • Behobia - Gure Txokoa, larunbatean 15:30ean Irungo Artian.
Nafarroako erregionaleko lehen mailan
  • CD Ardoi B - Baztan B, larunbatean 18:30ean Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.
Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan
  • Beti Gazte – Zumaiako, ortziralean 20:15ean Lesakako Mastegin.
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan
  • Gure Txokoa – Vasconia B, larunbatean 19:00etan Berako Matzadan.
  • Santo Tomas Lizeoa - Beti Gazte, igandean 17:25ean Donostiako Berion.
Nafarroako mutil  jubenilen lehen mailan
  • CD Lagun Artea - CD Baztan, larunbatean 11:00etan Lakuntzako Zelai Berri zelaian.
Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan
  • Doneztebe FT – CD Asdefor A, larunbatean 16:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Baztan B - Aurrera KE derbia, igandean 18:15ean Elizondoko Giltxaurdin.
Nafarroako neska jubenil-kadeteak
  • Aurrera KE – CD Valle de Egues, larunbatean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.
Gipuzkoako mutiko kadeteen gorengoen mailan
  • Beti Gazte – Kostkas Mariaren Bihotza, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.
  • Trintxerpe - Gure Txokoa, larunbatean 12:00etan Pasaiako Trintxerren.
Gipuzkoako mutiko kadeteen lehen mailan
  • Gure Txokoa – Behobia, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.
  • Beti Gazte – Orereta Kafea, larunbatean 12:00etan Lesakako Mastegin.
Nafarroako mutiko kadeteen bigarren mailan
  • CD Baztan – Rotxapea CD, igandean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • Doneztebe FT – CD San Ignacio B, igandean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Aurrera KE atsedena.
Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan
  • Gure Txokoa – Arrupe Chaminade, larunbatean 16:30ean Berako Matzadan.
Nafarroako mutiko infantilen lehen maila
  • CD Oberena – Doneztebe, igandean 12:15ean Iruñeko Oberenan.
  • Aurrera KE – CD Paz Ziganda, larunbatean 11:30ean Leitzako Arkiskilen.
  • CD Baztan atsedena.
Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan
  • Doneztebe FT – CD Vake de Egues A, igandean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • CD Baztan – SD Lagunak, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
Gipuzkoako mutiko infantilen lehen maila
  • Gure Txokoa – Oiartzun, igandean 16:30ean Berako Matzadan.
Gipuzkoako mutiko infantil txiki
  • Beti Gazte – Real Union, larunbatean 10:00etan Lesakako Mastegin

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak ligako lehen partida
  • Erreka – Anaitasuna, larunbatean 18:00etan Doneztebeko kiroldegian.
Emakumezko seniorrak kopan
  • Baztango BKT atsedena.
  • Lodisna San Antonio – Erreka, larunbatean 16:00etan Iruñeko Arrosadia kiroldegian.
Neska jubenilak ligan
  • Baztango BKT – BM Lizarreria, larunbatean 20:00etan Elizondoko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun