Herri arteko laxoa desafioa jokatuko da irailaren 30ean, larunbat arratsaldean Iturengo plazan, Iturengo udalak, Laxoa Elkartearen eta Nafarroako Pilota Federazioaren laguntzarekin antolatua. Desafio honetan Arraioz, Doneztebe eta Oizek parte hartuko dute eta laxoa motza izanen da jokatuko duten pilota modalitatea. Herri arteko desafio hau iazko laxoaren egunaren ordez antolatu dute.
Lehen partida, larunbatean 14:30ean hasiko da, Doneztebe eta Oizen artean. Hurrengo partida, ordu bat beranduago, Arraiozek eta lehen partiduko garaileak jokatuko dute. Hirugarren partidan, azkenik, Arraioz eta lehen partidako galtzaileak jokatuko dute. Azkenik, finala 18:00 aldera jokatuko dute.
Emakumeen laxoa eskola
Bertzetik, Laxoa Elkarteak emakumeen laxoa eskola antolatu nahi du urrian eta azaroan urrian eta azaroan, Iruritan eta Donezteben. Eguna eta orduak finkatzekoak dituzte. Interesatuek 646 35 81 17 whatsapp zenbakian eman behar dute izena