Etzanda jarritako 45 ontzako enborrari hamar korte ematen bizkorrenak Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena izan ziren (4.57). Beraiekin batera, Irune Biurrun eta Dani Saldias arraioztarra (5.11), Miren Eizmendi eta Oier Aizkorbe (5.47), Uxue Rodriguez eta Iosu Huarte (5.48) eta Berako Ainhoa Etxegarai eta Arantzako Alberto Fagoaga (5.50) izanen dira finalean. Eskualdeko bertze arpanlariei dagokienez, finaletik kanpo gelditu ziren Lekarozko Sela Goñi eta Jexux Goñi (seigarren, 6.04), Berroetako Sarai Maritorena eta Ekaitz Maritorena (zortzigarren, 6.25), Sunbillako Esti Gastearena eta Unai Bertiz (hamahirugarren, 7.37) eta Arantzako Naiara Manzano eta Mikel Oteiza (hamabosgarren, 7.54).
23 urtez beheitiko txapelketa
Nafarroako 23 urtez beheitiko arpana txapelketa mistoa ere lehen aldiz jokatu zen Antsoainen, baina ez zen eskualdeko arpanlaririk aritu. Etzanda jarritako metroko enborrari hamar korte eman behar zizkioten eta Irati Aguas eta Unai Fernandez suertatu ziren txapeldun (7.50). Maider Ruiz eta Joritz Biurrun bigarren izan ziren (8.21), Aron Sangalo eta Xabi Mendia hirugarren (9.02), Maider Biurrun eta Ander Aldunate laugarren (10.07) eta Irune Ansa eta Oihan Santesteban bosgarren (11.16)