Iban Resanok irabazi du bigarren mailako aizkolari txapelketa

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 26a, 16:00
Txapeldunorde izan zen Asier Pellejero aresoarra, Iban Resano txapelduna eta podiuma osatu zuen Julen KaƱamares. Bi lehenbizikoak lehen mailan ariko dira datorren denboraldian.

Berekin batera, igandean Uharten txapeldunorde izan zen Asier Pellejero aresoarrak lortu du lehen mailara igotzea

Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketaren finala jokatu zuten igande arratsaldean Uharteko Toki-Alai pilotalekuan. Iban Resano suertatu zen txapeldun. Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat mozteko 19 minutu eta 56 segundo behar izan zituen. 48 segundora, bigarren, Aresoko Asier Pellejero izan zen (20.44). Txapeldunak nahiz txapeldunordeak lehen mailan aritzeko txartela lortu dute.

Dezente beranduago akitu zuten bertze hiru aizkolariek. Julen Kañamaresek osatu zuen podiuma eta 23 minutu eta 25 segundo behar izan zituen lanak burutzeko. Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria laugarren izan zen (24.34) eta Goizeder Belza bosgarren (25.41).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun