Goizetik hasi eta ilunabarra arte luzatu zen besta Lizarietan. Merkatua, puzgarriak, botaluze partida, makila botatze txapelketa, 2011ko hitzarmenaren sinadura berrestea, bazkaria, Modestorekin musika… 260 lagun inguru elkartu ziren bazkarian eta egun osoan han inguruan ibili zirenek izan zuten zerekin gozatu.