Mendi bizikletako XCO modalitatean, Udazkeneko Openeko lehenbiziko karrera jokatu zen larunbatean Villatuertan. Junior mailan, Errioxako Raul Villar izan zen irabazle eta podiumean lagun eskualdeko bi txirrindulari izan zituen, biak Iturrotz Saltoki taldean ari direnak: bigarren sailkatua Eneit Bertiz sunbildarra izan zen eta hirugarrena Jon Egizabal leitzarra.