Aldaregiak eta Iturriaga leitzarrak irabazi dute Iruñeko San Fermin txiki pilota txapelketa

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 25a, 19:00
Kategoria nagusiko eta gaztetxo mailako txapeldunak, txapeldunordeak eta antolatzaileak Iruñeko Mañueta pilotalekuan.

Gaztetxoen mailan, berriz, Amaiur Landa beasaindarrak eta Iraide Iriarte sunbildarrak 18-16 irabazi zieten Irati Altxu eta Dunixe Alberro iturendarrei

Iruñeko Mañueta pilotalekuan San Fermin txiki txapelketa jokatu zuten igandean Ados pilota elkarteko pilotariek, Alde Zaharreko Besta Batzordeak antolatuta. Gaztetxoen kategorian, Amaiur Landa beasaindarrak eta Iraide Iriarte Petrirena sunbildarrak 18-16 irabazi zieten Irati Altxu Martin eta Dunixe Alberro Isasi iturendarrei. Kategoria nagusian, berriz, Aldaregiak eta Iturriaga leitzarrak 22-15 irabazi zieten Arrietari eta Ruiz de Larramendiri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun