Dabid Anaut Leitzako alkatea eta Eneko Fernandez Lesakako zinegotzia UEMAren zuzendaritzan sartu dira

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 25a, 13:00

Larunbatean UEMAk egindako batzarrean hartutako irudia. Argazkia: UEMA

2019-2023 agintaldiko lehenbiziko batzar nagusia egin du asteburuan Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, eta Martin Aramendi Ataungo alkatea hautatu dute batzarkideek UEMAren lehendakari hurrengo lau urtetarako. Berarekin batera, zuzendaritza batzordeko kideak aukeratu dituzte eta tartean dira, Dabid Anaut Peña Leitzako alkatea eta Eneko Fernandez Maritxalar Lesakako zinegotzia.

Gaur egun, 101 udalerri dira UEMAko kide, eta tartean dira eskualdeko hamar: Arantza, Areso, Baztan, Bera, Doneztebe, Etxalar, Goizueta, Igantzi, Leitza eta Lesaka. «Guztien artean, 305.000 biztanle inguruko lurgune euskalduna» osatzen dutela oroitarazi du UEMAk , eta jakinarazi duenez, «ondoko hilabeteetan udal gehiagok UEMAra sartzeko asmoa adierazi dute».

Iraitz Lazkanoren lekukoa hartu du Martin Aramendik. Bertzetik, azken lau urteotan Aitor Elexpuru Berako alkatea eta Beatriz Muro Aresoko zinegotzia UEMAren zuzendaritzan egon dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun