Irabazi ezinik segitzen dute Beti Gazte eta Aurrerako gizonezkoen futbol talde nagusiek

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 25a, 08:00
Beti Gaztek eta Aretxabaletak lehia estua izan zuten igande arratsaldean Mastegin, baina gipuzkoarrak nagusitu ziren.

Gure Txokoak ligako lehenbiziko partida irabazi zuen eta Baztango bi taldeek eta Doneztebek ere garaipena lortu zuten, baina Beti Gazteko emakumeek galdu egin zuten lehen partida

Futboleko talde nagusien arteaan denetariko emaitzak izan dira asteburuan. Gure Txokoak ligako lehenbiziko partida irabazi zuen Matzadan eta Baztango bi taldeek eta Doneztebek ere garaipenak lortu zituzten. Beti Gazteko gizonezkoek nahiz emakumeek (lehen partidan), aldiz, galdu egin zuten, baita Aurrerak ere. Eskubaloian, Errekako emakumeek kopako partidan galdu egin zuten.

FUTBOLA

Gipuzkoako ohorezko mailan
  • Beti Gazte 0 – UDA Aretxabaleta 1
Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan
  • CD Aluvion 1 - CD Baztan 2 (Elur Meokiren golak)
Nafarroako Gorengoen mailan
  • Aurrera KE 0 – CD Zirauki 3
  • Doneztebe FT 2 (Mikel Retegi eta Lander Mindegia) – Infanzonez 1
Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan
  • Gure Txokoa 4 (Aimar Lekuonak 2, Bogdan Marton eta Andoni Telletxea) – Oiartzun 2
Nafarroako erregionaleko lehen mailan
  • CD Asdefor 1 - Baztan B 2 (Aritz Maisterrena eta Julen Trantxe)
Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan
  • Elgoibar 2 – Beti Gazte 0
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan
  • Añorga 1 - Gure Txokoa 0
  • Beti Gazte 0 – Sanpedrotarra 3
Nafarroako mutil  jubenilen lehen mailan
  • CD Baztan 1 (Ugaitz Garaikoetxea) – CD Kirol Sport 4
Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan
  • Rotxapea 3 – Doneztebe 4 (Eki Erasun, Izei Astibia eta Aitor Lorentek 2)
  • CD Kirol Sport A 5 – Baztan B 1 (Gartxot Iribarren)
  • Aurrera KE 3 (Jon Mikel Agirrek 2 eta Ibai Otermin) – JD San Jorge 0
Nafarrako neska kadete-infantilak
  • CD Tudelano 3 – Aurrera KE 0
Gipuzkoako mutiko kadeteen gorengoen mailan
  • Añorga B 2 - Beti Gazte 5 (Aimar Otxandorenak 2, Gaizka Seinek 2 eta Joseba Rodriguez)
  • Gure Txokoa 7 (Ibai Lekuona 2, Moussab Selhi 2, Peio Morate, Jon Goñi eta Oier Llucia) – Vasconia 3
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
  • Oreretak 2 – Gure Txokoak 3 (Oier Martinek 3 gol)
  • Mariño CD B 7 – Beti Gazte 0
Nafarroako kadeteen lehen mailan
  • CD Atarrabia 1 – CD Baztan 1 (Eneko Maiora)
  • Rotxapea CD 4 – Aurrera KE 0
  • Doneztebe FT atsedena.
Nafarroako infantilen lehen maila
  • Doneztebe 5 (Ander Zelaieta, Unai Sarrias, Oier Rekarte, Anartz Ezkurra eta Lukas Ezkurra) – Salesianos 1
  • Beti Kozkor B 0 – Baztan 8 (Josu Larraiozek 3, Izai Urrutiak 2, Eneko Zelaietak 2 eta Iñaki Irazokik)
  • UCD Burlades 0 – Aurrera KE 3 (Hodei Sagastibeltzak 2 eta Tasio Lizarraga)
Gipuzkoako infantilen lehen maila
  • Dunboak 0 - Gure Txokoak 2 (Hegoi Retegi eta Oihan de Cruz)
Gipuzkoako infantil txiki
  • Mariño 6 – Beti Gazte 2 (Ander Etxegarai eta Ibai Criado)
Infantil neskak Gipuzkoako ligan
  • Touringek 1 – Gure Txokoak 4 (Haizea Otaegik 2, Eluska Ponbar eta Oihana Nuñez)

 

ESKUBALOIA

Emakumezko seniorrak kopan
  • Erreka 24 – BM Lizarreria 31
Neska kadeteak kopan
  • ECA Malkaitz 28 - Baztango BKT A 35

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun