Elizondoko ferietako tonbolarako produktuen bilketa abiatu du Saharaztan elkarteak

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 19a, 18:00

Tonbolan sartzeko produktuak emateko laguntza eskaera egin die elkarteak eskualdeko komertzio, enpresa eta elkarteei

Urtero bezala, Saharaztan taldeak tonbola solidarioa paratuko du urriaren 27an eta 28an Elizondoko ferietan. Helburua 'Oporrak bakean' proiektuarekin udan eskualdera etortzen diren haur sahararren bidaien ordainketarako dirua lortzea da.

Eskualde osoan esku-hartzen duen elkartea izanik, produktuak emateko laguntza eskaera Xareta, Bertizarana, Malerreka, Bortziriak eta Baztanerat luzatu dute. Zerbait emateko duten komertzio, enpresa eta elkarteak saharaztan@hotmail.com helbidearen bidez jar daitezke harremanetan elkartearekin, eta bertako kideak pasatuko dira biltzera. Jakinarazi dutenez, urri erdialdera arte jasoko dituzte produktuak eta ez dute dirurik hartuko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun