Nafarroako XVIII. erremonte txapelketako zortzigarren jardunaldia jokatu zuten ortziralean Tafallan. Eloi Otxandorena doneztebarrak eta Ionek beraien laugarren garaipena lortu zuten, Xanti Uterga doneztebarra eta Agirrezabalari 35-27 irabazita eta honela, ligaxkako lidergoa segurtatu dute.
Tafallako jaialdia ohi bezala, Estebantxo Apeztegia zenaren omenez egin zuten. Donezteben sortua, Tafallara ezkondu eta Tafallako Pilotazale Peñako kide eta sustatzailea zen. Bere alabak, Teresa Apeztegiak, oroigarria hartu zuen partida hasi baino lehen.
Jaialdia hasteko partidan, Osesek eta Otanik 30-22 irabazi zieten Jon Sagaseta iruritarrari eta Barricarti.
Ortziralean Donezteben
Nafarroako erremonte txapelketako bederatzigarren jardunaldia irailaren 22an, ortziralean 20:00etan jokatuko dute Doneztebeko Ezkurra pilotalekua Utergak eta Agirrezabalak, Jabaleraren eta Barricarten kontra.