Pixkanaka lehian hasten ari dira eskualdeko kirol taldeak. Futbolean, nagusiak ez ezik, gazte mailakoak ere hasi dira asteburu honetan. Ez nolanahi gainera, Gure Txokoa eta Beti Gazteko jubenilek derbia jokatu zuten Berako Matzadan, Gipuzkoako ohorezko mailan eta lesakarrak nagusitu ziren 1-3. Talde nagusien artean, Baztanek bakarrik lortu du garaipena. Etxetik kanpo, Doneztebek berdindu egin du eta Beti Gaztek eta Aurrerak galdu. Eskubaloian, kopako finalerdietara sailkatzea lortu dute Errekako gizonezkoek, etxean Lizarreriari irabazita eta BKTko emakumeek galdu egin zuten Elizondon.
FUTBOLA
Gipuzkoako ohorezko mailan
Urola 3 - Beti Gazte 1 (Mattin Lekuona)
Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan
CD Baztan 1 (Niko Humber) – CD Gares 0
Nafarroako Gorengoen mailan
CD Universidad de Navarra 3 - Aurrera KE 0
CD Beti Onak B 2 - Doneztebe FT 2 (Enaitz Iriarte eta Ugaitz Aldabe)3
Nafarroako erregionaleko lehen mailan
Baztan B atsedena
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan
Gure Txokoa 1 (beraien atean) – Beti Gazte 3 (Iker Irigoienek 2 eta Luken Urtxegi)
Nafarroako jubenilen lehen mailan
CDF Itaroa Huarte B 1 - CD Baztan 1
Gipuzkoako kadeteen gorengoen mailan
Beti Gazte 1 – San Marcial 3
Real Union B 3 - Gure Txokoa 0
ESKUBALOIA
Gizonezko seniorrak kopan
Erreka 32 – BM Lizarreria Tecnobel 26
Emakumezko seniorrak kopan
Baztango BKT 16 – ECA Malkaitz 21
Erreka atsedena.
Neska kadeteak kopan
Baztango BKT A – BM Lizarreria B