Gaur hasi eta asteburu osoan eginen dute Nafarroako VIII. Azoka Ekologikoa Noainen

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 15a, 11:00
Azoka familia gune gisa ere pentsatuta dago, eta haurrentzat ortziraletik igandera bitartean hamaika jarduera izanen dira

Nafarroako elikagai ekologikoen azokarik handiena Noaingo Zentzumenen Parkean eginen da aurten ere. Gaur, ortziralea, 17:00etan hasi eta asteburu osoan hogeita hamar postu baino gehiagoko azoka, gune gastronomikoa, hitzaldiak, tailerrak, musika, antzerkia eta haurrentzako jarduerak hartuko dituen gune enblematikoa da. Aurten ere, Nafarroako sektore ekologikoak herritarrekin izanen duen hitzordu nagusia izango da, erosteko, elikagai ekologikoak ezagutzeko eta publiko guztiarentzako jardueraz betetako tarte atsegina pasatzeko pentsatutako azoka.

Nafarroako VIII. Azoka Ekologikoa, batez ere, topagune bat da, herritarrak elikagai ekologikoak erostera joaten diren espazioa, baina baita sentsibilizatzera eta elikadura osasungarri eta jasangarriari buruz hausnartzera ere. Mª Jose Arrondo CPAEN/NNPEKeko lehendakariak adierazi duen bezala, Nafarroako VIII. Azoka Ekologikoak eskaera horri erantzuten dio, «kontsumoa sustatzeko, elikagai ekologikoak ezagutarazteko eta ekoizleentzako merkaturatze-bide laburrak ezartzeko».

Nafarroako VIII. Azoka Ekologikoa, batez ere, topagune bat da, herritarrak erostera joaten diren lekua, baina baita sentsibilizatzera eta elikadura osasungarri eta jasangarriari buruz hausnartzera ere. Gaur hasiko da elikagai ekologikoen azoka 17:00etatik aitzinera eta arratsalde osoan musika, tailerrak, haurrentzako gunea eta dastaketa izanen dira.

18:30ean, politikarientzako bisita gidatua antolatu da. Bertan, postu ekologikoak bisitatuko dituzte eta Nafarroako sektore ekologikoaren erronkei helduko diete, CPAEN/NNPEKen Kontseiluarekin batera.

 

Jardueraz betetako egitaraua

Irailaren 15ean, ortziralean 17:00etatik aitzinera hasiko da azoka, eta bertan, enpresek eta ekoizleek, bertzeak bertze, ardoak, garagardoak, gaztak, olioak, lekaleak, txokolatea, kafeak, marmeladak, barazkiak, kontserbak, haragia, haziak, kosmetika, ogiak eta pastak edo zukuak izanen dituzte eskuragarri. Enpresa ekologiko gehienak Nafarroakoak badira ere, bertze autonomia-erkidego batzuetatik ere etorriko dira, hala nola Errioxatik, Andaluziatik, Valentziako Erkidegotik edo Kantabriatik.

Azokaz gain, gune gastronomikoan elikagai ekologikoak dastatu ahal izanen dira Geltokiren eskutik; iaz bezala, larunbatean bertako animalia eta arrazen erakusketa gune bat egonen da, baita asteburu osoan zehar jolas gunea izanen duen haurrentzako gune bat ere. Gainera, bisita gidatuak antolatu dira Zentzumenen Parkera, dastaketak eta elikagaien dastatzeak, musika emanaldiak eta antzerki dinamizazioa. Jardueren artean, Goiza Isiegas CPAEN/NNPEKko EKOchefaren showcookinga edo ‘Biela y Tierra en ruta’ liburuaren aurkezpena nabarmentzen dira, bertzeak bertze.

Azoka familia gune gisa ere pentsatuta dago, eta haurrentzat ortziraletik igandera bitartean hamaika jarduera izanen dira: puzgarriak, txikizuku merienda edo zirku tailerra, yoga familiarra edota erraldoi elektrikoen konpartsa…

Programa osoa hemen eskura dezakezue.

 

Nafarroa, gero eta ekologikoagoa

Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoak 800 ekoizletik gorako eta 66.000 hektareatik gorako 2.500 elikagai ziurtatu baino gehiago ditu, hau da, lurraldeko nekazaritza-azaleraren %7,4. Hala ere, oraindik urrun dago Europako Batzordearen helburua lortzetik. Izan ere, ‘Baserritik Mahaira’ izeneko estrategian zehazten denez, 2030ean Europako nekazaritza-azaleraren % 25 ekologikoa izan behar da, eta horrek adierazten du ahalegin handia egin behar dela oraindik, Nafarroak zifra horiek lortu nahi baititu.

Nafarroko VIII Azoka Ekologikoak ahalegin horretan lagundu nahi du, sentsibilizazio eta salmenta zuzeneko merkatuarekin. Horri esker, Zentzumenen Parkera hurbiltzen diren pertsona guztiek ekoizle ekologikoak ezagutu ahal izango dituzte, eta elikadura osasungarri eta iraunkorrari buruz gehiago ikasi, produktu ekologikoak nola lantzen eta lantzen diren jakiteko.

 

 

NAFARROAKO VIII AZOKA EKOLOGIKOA

NAVARRSOTILLO BIODYNAMIC & ORGANIC WINES. Vino. Andosilla (Nafarroa)

PASTA MARTINELLI. Pasta. Beriain (Nafarroa)

EL PUENTE VIEJO, HORTALIZA Y FRUTA ECOLOGICA. Barazkiak. Caparroso (Nafarroa)

ACEITE FUENTE DE GAROS. Olioa. Oteiza (Nafarroa)

ERLANDERE EZTIAK.  Eztia eta propoleoa. Arbeiza (Nafarroa)

ACEITE ECOLÓGICO JESÚS ARANDA. Olioa eta almendrak. Faltzes (Nafarroa)

BIOINTEGRA-ASPACE NAVARRA. Esnea, gazta eta iogurta. Orreaga (Nafarroa)

AFORTUNATO CAFÉS. Kafea eta txokolatea. Iruñea (Nafarroa)

EKOLLAONDO. Ahuntz gazta eta arrautzak. Goldaratz (Nafarroa)

CONSERVAS EBRON. Barazkiak. San Adrian (Nafarroa)

MERMELADAS CASA PAULINA. Lurmendi marmeladak. Eulate (Nafarroa)

AXURIBELTZ. Ardi gazta. Iturgoien (Nafarroa)

ELKEA PRODUKTU EKOLOGIKOAK. Olioa, garagardoa, frutak eta barazkiak. Bakedano (Nafarroa).

JAVIER ANOCIBAR.Patata, lekaleak eta fruta. Munarriz (Nafarroa)

ARTOTXIKI. Jan-Burger, sarrazeno garia eta txitxirio garia. Iguzkitza (Nafarroa)

DOMIÑA. Betizu behien haragia eta hestekiak. Goizueta (Nafarroa)

LAKABEKO OKINDEGIA. Ogia eta pastak. Lakabe (Nafarroa)

SESMA BREWING CO. Garagardoa. Sesma (Nafarroa)

COSMÉSTICA FRESCA. Kosmetika freskoa. Iruñea (Nafarroa)

TEKNABLEU. Ura, dutxa filtroak. Bera (Nafarroa)

ASENNA. Endometriosis elkartea. San Adrian (Nafarroa)

REAS NAVARRA. Ekonomia sozial eta solidarioaren materiala eta informazio gunea. Berriozar (Nafarroa).

ASESOR REGENERACIÓN DE SUELOS. Informazioa. Mendibil (Nafarroa)

 

ARANDANO ECORICO. Ahabiak. Zarautz (Gipuzkoa)

ECORIGINAL ORGANIC. Hazi ekologikoak. Bartzelona

LURREKO AROMATICAS Y BIODIVERSIDAD. Infusioak eta gozagarriak. Prejano (Errioxa)

IGONENATURAL. Kosmetika, xaboiak, intsentsu eta sahumerioak. Onil (Alacant)

JABON ZORRO DÀVI. Xaboia, txanpua eta balsamoak. Castellanos de Sanabria (Zamora)

ALOE VIDA ECOLOGICO. Kosmetica. Málaga

GRANADAS ECOLOGICAS. Granadak, granada zukua eta zitrikoak. Pucol (Valentzia)

NUTXES - OBRADOR DE APOYO. Txokolatea, turroiak eta pastak. Xixona (Alakant)

COMO UNA MANZANA ARTESANIA DE FRUTA. Zukua, siropea, jalea, infusioa eta ozpina. Lloreda de Cayón (Kantabria)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun