Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketaren finala jokatuko dute irailaren 24an, igandean 17:30ean hasita Uharteko Toki-Alai pilotalekuan. Bortz aizkolari ariko dira lehian, tartean Aresoko Asier Pellejero eta Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria.
Eskualdeko aizkolariekin batera, Iban Resano, Arostegiko Julen Kañamares eta Berriozarko Goizeder Beltza ariko dira. Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu beharko dituzte eta bi lehenbizikoek lehen mailan aritzeko txartela eskuratuko dute.