Hamabortz bikote lehiatuko dira Nafarroako arpana txapelketa mistoko kanporaketan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 21a, 11:00
Nafarroako arpana txapelketa mistoko finaerako bortz txartel jokoan izanen dituzte larunbatean Antsoainen.

23 urtez beheitiko txapela ere erabakiko da irailaren 23an, larunbatean 18:00etan hasita Antsoainen

Nafarroako arpana txapelketa mistoko kanporaketa jokatuko dute hamabortz bikotek irailaren 23an, larunbatean, 18:00etan hasita Antsoaingo kiroldegiko frontoian. Lehenbiziko bortzek lortuko dute oraindik data eta lekua zehaztu gabe duen finalerako txartela. Bertze bortz bikotek 23 urtez beheitiko txapela izanen dute jokoan.

Txapelketa nagusiko arpanlariek etzanda jarritako 45 ontzako enborrari hamar korte eman beharko dizkiote eta 23 urtez azpikoek, etzanda jarritako metroko enborrari hamar korte.

Txapelketa absolutuko kanporaketako kirolariak

  1. Unai Bertiz - Esti Gastearena (Sunbilla)
  2. Irune Biurrun - Daniel Saldias (Antsoain-Arraioz)
  3. Sela Goñi - Jexux Goñi (Lekaroz)
  4. Sarai Maritorena - Ekaitz Maritorena (Berroeta)
  5. Nerea Huarte - Iker Goldarazena 
  6. Bidane Zabalza - Eder Goldarazena 
  7. Iosu Huarte - Uxue Rodriguez
  8. Saioa Izura - Lur Gil
  9. Irati Agirre - Alex Fernandez
  10. Aurkene Aroka - Julen Mailharin
  11. Miren Eizmendi - Oier Aizkorbe
  12. Olatz Altuna - Ibai Soroa
  13. Ainhoa Iraizoz - Josetxo Barberena
  14. Naiara Manzano - Mikel Oteiza (Arantza)
  15. Ainhoa Etxegarai - Alberto Fagoaga (Bera-Arantza)

23 urtez azpiko txapelketan ez da eskualdeko arpanlaririk ariko: Maider Ruiz-Joritz Biurrun, Xabi Mendia-Aron Sangalo, Irune Ansa-Oihan Santesteban, Maider Biurrun-Ander Aldunate eta Irati Aguas-Unai Fernandez izanen dira bikoteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun