Gure Txokoa eta Beti Gazteko jubenilek denboraldiko lehen futbol derbia jokatuko dute

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 15a, 08:00

Lehenbiziko jardunaldian berdindu eta bigarrenean galdu ondotik, hirugarrenean lehen garaipena lortzen saiatuko da Baztan futbol talde nagusia larunbat arratsaldean Giltxaurdin. Argazkia: Ondikol

Larunbat arratsaldean izanen dute hitzordua Berako Matzadan, ligako lehen jardunaldian
Pixkanaka lehian hasten ari dira eskualdeko kirol taldeak. Futbolean, nagusiak ez ezik, gazte mailakoak ere hasiko dira asteburu honetan. Ez nolanahi gainera, Gure Txokoa eta Beti Gazteko jubenilek derbia jokatuko dute Berako Matzadan, Gipuzkoako ohorezko mailan. Talde nagusien artean, Baztanek bakarrik jokatuko du etxean. Eskubaloian, kopako partidak jokatuko dituzte Errekako gizonezkoek eta BKTko emakumeek etxean larunbatean.

FUTBOLA

 

Gipuzkoako ohorezko mailan
Urola - Beti Gazte, ortziralean 20:00etan Zumarragako Argixaon.

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan
CD Baztan – CD Gares, larunbatean 19:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako Gorengoen mailan
CD Universidad de Navarra - Aurrera KE, igandean 18:30ean Nafarroako Unibertsitatean.
CD Beti Onak B - Doneztebe FT, larunbatean 16:30ean Atarrabuiko Peritosen.

Nafarroako erregionaleko lehen mailan
Baztan B atsedena.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan
Gure Txokoa – Beti Gazte, larunbatean 19:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako jubenilen lehen mailan
CDF Itaroa Huarte B - CD Baztan, ortziralean 20:15ean Uharteko Aretan.

Gipuzkoako kadeteen gorengoen mailan
Beti Gazte – San Marcial, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.
Real Union B - Gure Txokoa, larunbatean 13:00etan Irungo Gal zelaian.

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak kopan
Erreka – BM Lizarreria Tecnobel, larunbatean 18:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Emakumezko seniorrak kopan
Baztango BKT – ECA Malkaitz, larunbatean 19:00etan Elizondoko kiroldegian.
Erreka atsedena.

Neska kadeteak kopan
Baztango BKT A – BM Lizarreria B, larunbatean 09:30ean Elizondoko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun